Hurrengo batean zuk ere zure mugikor edo ordenagailuarekin euskaraz hitz egin nahiko zenuke?

UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldean helburu berria dugu: ordenagailu, mugikor eta antzeko tresna adimentsuak gai izatea euskarazko elkarrizketak izateko.

Parte hartu ekimenean!

Inoiz galdetu al diozu mugikorrari asteburuan zer eguraldi egingo duen? Edo abesti konkretu bat entzuteko ahoz eskatu? Edo interneten nabigatzen zabiltzala, zalantzaren bat argitzeko ez al zara inoiz pantailan azaldu zaizun txatbot-ari galderak egiten hasi?

Halakoak euskaraz egin ahal izateko lanean ari gara UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldean. Helburua lortzeko, ordea, euskarazko elkarrizketa idatziak behar ditugu.

Horretarako, 2019ko udaberrian ekimen bat jarri genuen martxan, euskal hiztunon artean euskarazko elkarrizketak sortzeko. Ekimen honek astebete iraun zuen, eta aste horretan hainbat online-saio egin genituen elkarrizketak sortzeko.

Zuen laguntzaz, erronka gainditu genuen!

Ekimena hasi behar genuenean ingelesez 1600 elkarrizketa genituen bilduak, eta euskaraz ingelesekoaren laurden bat jasotzeko erronka jarri genion gure taldeari.

377 elkarrizketa bilduta, pozik gelditu ginen ekimenean bildutakoarekin. Eskerrik asko parte hartu zenuten 96 bolondresei!

Irudian ikus dezakezue ekimenean bildutako elkarrizketa bat. Eta hemen aurkituko duzue bildutako elkarrizketa-multzoaren inguruko informazio gehiago, eta bertatik elkarrizketa-multzoa deskargatzeko aukera ere izango duzu.

Interesaturik zaude?

Gure asmoa honetan lanean jarraitzea da. Hortaz, baliteke berriz ere antzeko ekimenen bat martxan jartzea euskarazko elkarrizketa gehiago biltzeko.

Interesaturik bazaude, eman izena ondoko kutxatilan, eta zurekin harremanetan jarriko gara ekimen berriren bat martxan jartzen badugu.

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea:
Lehen parte hartu bazenuen, ez duzu zertan berriz izena eman beharrik.


Kontaktua

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali mezu bat honako helbide honetara: ixa.laguntzailea@ehu.eus