Hurrengo batean zuk ere zure mugikor edo ordenagailuarekin euskaraz hitz egin nahiko zenuke?

UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldean helburu berria dugu: ordenagailu, mugikor eta antzeko tresna adimentsuak gai izatea euskarazko elkarrizketak izateko.

Batu erronkara!

Inoiz galdetu al diozu mugikorrari asteburuan zer eguraldi egingo duen? Edo abesti konkretu bat entzuteko ahoz eskatu? Edo interneten nabigatzen zabiltzala, zalantzaren bat argitzeko ez al zara inoiz pantailan azaldu zaizun txatbot-ari galderak egiten hasi?

Halakoak euskaraz egin ahal izateko lanean ari gara UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldean. Helburua lortzeko, ordea, euskarazko elkarrizketa idatziak behar ditugu.

Horregatik, denon artean euskarazko elkarrizketak sortzeko online-saioak egingo ditugu. Online-saioek minutu apur batzuk iraungo dute, 10 minututik hasita nahi duzun arte.

Saio horietan parte-hartzaileak birtualki binaka parekatuko ditugu, eta bikote bakoitzak elkarrizketa bana sortu beharko du: kide batek Wikipediako artikulu baten inguruko galderak egingo ditu eta, besteak, galdera horiek erantzun.

Zer egin beharko dut online-saioetan?

Elkarrizketak sortzeko online-saiora konektatzean, zu bezalaxe saioan parte hartu nahi duen beste erabiltzaile batekin parekatuko zaitugu automatikoki. Batak bestea nor den ez duzue jakingo, baina, helburua zuon bion artean elkarrizketa bat sortzea izango da, beti ere, egokitu zaizuen pertsonaiaren inguruan.

Elkarrizketa hori osatzeko bakoitzari bere eginkizuna esleituko diogu: zuotako batek galderak egin beharko ditu, eta besteak, berriz, galdera horiek erantzun. Esleitu dizugun eginkizunaren araberakoa izango da pantailan agertuko zaizuna.

Galderak egitea egokitzen bazaizu, pertsonaia baten biografia motz bat eta pertsonaia honi lotutako gai bat ikusiko dituzu. Eta, hain zuzen ere, gai horren inguruan egin beharko dituzu galderak. Adibidez, beheko 1. irudian agertzen denaren antzeko zerbait ikusiko duzu pantailan. Kasu honetan, Anton Abadiaren euskaltzaletasunari buruzko galderak egin beharko zenizkioke beste parte-hartzaileari.

Galderak erantzutea egokitzen bazaizu, testu pasarte bat ikusiko duzu zure pantailan. Kasu honetan, beste parte-hartzaileak egiten dizkizun galderei erantzun beharko diezu pasarte horretatik testu-zatiak aukeratuz. Galdera batentzat pasartean erantzunik ez dagoela uste baduzu, "Barkatu, ez dakit" erantzuteko aukera ere izango duzu. Adibidearekin jarraituz, beheko 2. irudian agertzen den moduko pasarte bat izango duzu pantailan. Pasarte horretako testu-zatiak erabiliz erantzun beharko diezu galderei (adibidean, berdez markatutatako testu-zatiak erabili dira galderak erantzuteko).

Horrela, bi parte-hartzaileen artean 3. irudian ikusten den moduko elkarrizketa bat sortuko duzue.

1. irudia: Galderak egiten dituenak ikusten duena (A).
2. irudia: Erantzuten duenak ikusten duena (B).
3. irudia: A eta B-ren artean sortu beharreko elkarrizketaren adibidea.

10 minutu nahikoa dira elkarrizketa sortzeko. Denbora hori pasatakoan automatikoki amaituko da saioa. Baina lehenago ere elkarrizketa amaitutzat eman nahi baduzue, aukera izango duzue saioa amaitzeko egongo den botoia sakatuz.

Oso erraza da! Eta saioan bertan izango dituzue jarraibide zehatzagoak.

ERRONKA

Ingelesez 1600 elkarrizketa jaso ditugu jadanik. Baietz euskaraz ingelesekoaren laurden bat lortu zure laguntzarekin!

Saio hauetatik sortutako balizko datuak CC BY 3.0 lizentziarekin jarriko ditugu edonoren eskura.

Zure aletxoa jarriz gero, euskarari sekulako ekarpena egiteaz gain, sari bat irabazteko aukera izango duzu!

Parte-hartzaileen artean hauetako bozgorailu adimentsuak zozketatuko ditugu.

Adimentsuak omen dira, baina oraindik euskaraz ez dakite...

FAQ

Zalantzak argitzen

Zer baliabide tekniko behar ditut parte hartzeko?

Interneterako konexioa duen ordenagailu bat besterik ez duzu beharko ataza honetan parte hartzeko.

Ataza ez da mugikorretik egiteko egokia.

Ez duzu mikrofonorik beharko, ez dugu ahotsik grabatuko eta. Idatzizko elkarrizketak bildu nahi ditugu.

Ez, ezingo duzu aukeratu elkarrizketa osatzerakoan izango duzun rola.

Elkarrizketa-saio batera sartzean beste erabiltzaile batekin parekatuko zaitugu automatikoki, eta biotako bakoitzari bere eginkizuna ere automatikoki esleituko dizuegu: zuotako bati galderak egitea egokituko zaio, eta besteari, berriz, galdera horiek erantzutea.

Hasiera batean behintzat, ahal dela elkarrizketak euskara batuan idatzita egotea nahiko genuke.

Interesgarria izango zen euskalkiak ere erakustea mugikor edo ordenagailuei, baina, horretarako, oraindik eta datu gehiago beharko genituzke.

Ez, ez dugu ortografia edo gramatika konturik zuzenduko.

Kontuan izan ordenagailuak ikusten duena ikasiko duela. Eta hortaz, berez, komeni da akatsdun elkarrizketak ere izatea, hala ordenagailuak halako kasuetan ere erantzuten ikasiko lukeelako.

Baina, euskalkiekin gertatzen den bezalaxe, datu akatsdunetatik ikasteko, datu askoz gehiago beharko genituzke. Hortaz, ahal bada hobe oraingo honetan sortuko ditugun elkarrizketak akatsik gabeak izatea.

Zure esku dago zenbat elkarrizketetan parte hartu nahi duzun. Nahi adina elkarrizketa egin ditzakezu (aldiro pertsonaia desberdin bati buruzko elkarrizketa bat osatu beharko duzu).

Erronkaren amaieran zozketa bat egingo dugu parte-hartzaile guztien artean 2 bozgorailu adimentsu banatzeko.

Zozketa horretarako balioko duen zenbaki bat emango dizugu egiten dituzun 3 elkarrizketako. Zenbat eta elkarrizketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago bozgorailu adimentsu bat irabazteko!

Ekaineko azken asteetan izango dira saioak. Orri honetan bertan jakineraziko ditugu noiz diren hurrengo saioak, eta izena eman duzuenoi posta elektroniko bidez ere jakinaraziko dizuegu.

Hasieran saio bakar bat egingo dugu, eta horko datuak errepasatzean eta dena ondo doala ziurtatzean, hurrengo saioak noiz izango diren jakinaraziko dugu.

Batu gure erronkara!

Izena eman erabiltzaile berria bazara

Zure erabiltzaile izena beste erabiltzaile guztiek ikus dezakete, sailkapenean ager daiteke eta.

Saioa hasi
dagoeneko izena emanda baduzu

Zure pasahitza ahaztu duzu?

Kontaktua

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali mezu bat honako helbide honetara: ixa.laguntzailea@ehu.eus