Zer i(ra)kas dezakegu geure corpusekin "jolastuz"?
Hizkuntzak ikasteko askotariko metodologiak erabili izan dira: metodo zuzena, itzulpen metodoa, metodo audiolinguala, metodo komunikatiboa, hurbilpen lexikoa, ariketetan oinarritutako metodoa, ikasleen erroreetan oinarritutakoa edota metodo eklektikoak. Azken urteotan, berriz, corpusekin «jolasteak» hizkuntzak modu esanguratsuan i(ra)kasteko aukerak eskaintzen dizkigunaren ustean gaude. Corpusekin «jolastuz» ikasteko, ezinbestekoa da tresna informatiko egokiak eskura izatea, zailtasun teknologiko handirik aurkezten ez duten eta edonork modu errazean balia ditzakeen tresnak prestatzea. Hizkuntzaren hainbat aspektu, egitura, erabilera edota ezaugarri ezagutzeko, aztertzeko eta prozesatzeko, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren (HAP) alorrean askotariko teknologiak edota baliabideak gara daitezke; besteak beste, testu-analisiak egiten dituzten tresnak eta analizatutako testuak kontsultatzeko baliabideak. Artikulu honen helburua da, hain zuzen ere, norberari interesatzen zaizkion testu-bildumak hizkuntza-teknologiekin aztertzeko dauden aukera ba- tzuk aurkeztea eta lortutako datuekin «jolastuz» hizkuntzen i(ra)kaskuntzaren prozesuan atera daitezkeen hainbat ondorio nahiz egin daitezkeen hainbat ekarpen planteatzea, ikasleak bere ikaskuntza planifikatzeko eta norbere ikaskuntzaren kontzientzia hartzeko. Proposamen hau CLARIN-K proiektuaren barruan kokatzen da, zeinaren xede nagusia erabiltzaileentzat tresna erabilerrazak garatzea eta horiek erabiltzeko aholkularitza eskaintzea den. Hitz-giltzak: Humanitate Digitalak, hizkuntzen irakaskuntza, corpusak, teknologia
Egileak (ixakideak):
Egileak:
Mikel Iruskieta, Arantxa Otegi, Larraitz Uria, Arantza Diaz de Ilarraza, Amaia Artolazabal
Urtea:
2018
Artikuluaren erreferentzia:
Traineru bete lagun: Iñaki Gaminde omenduz. UPV/EHU. 35-66 or.
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak):
978-84-9082-972-1