Neurona-sareetan oinarritutako euskararako korreferentzia-ebazpena

Lan honek euskararako korreferentzia-ebazpenean egindako lanari jarraipena ematea du helburu, korreferentzia-ebazpenerako neurona-sareetan oinarritutako sistema bat eraikiz. Horretarako polonierarako eraikitako sistema bat hartu da abiapuntutzat, eta euskarara egokitu. EPEC-KORREF corpusetik abiatuta, aipamen-bikoteak eta hauen ezaugarriak erauzi dira eta neurona-sarea entrenatu da aipamen-bikoteak korreferenteak ote diren erabakitzeko. Jarraian, neurona-sarearen iragarpenetatik korreferentzia-klusterrak sortu eta ebaluatu egin dira. CoNLL metrikan % 41,20 puntuko F1 balioa lortu da eta lortutako emaitza baxuak corpusaren tamaina txikiagatik direla ondorioztatu da.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Gorka Urbizu, Ander Soraluze, Olatz Arregi
Fitxategi publikoak: 
Urtea: 
2019
Artikuluaren erreferentzia: 
III. Ikergazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz. pp. 141-147, Baiona. ISBN 978-84-8438-686-5
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
978-84-8438-686-5

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):