Humanitate Digitalak eta haien ikerketaren nondik norakoak

Humanitateen eraberritzea gertatu omen da eHumanitateetan edota Humanitate Digitaletan. Hasierako garaietako asmoak eta promesak, batetik, eta objektibotasuna, bestetik, ekarri dutena ikusi ondoren, galdera ezberdinak sortu dira Humanitate Digitaletan. Lehenengo garaian iker-helburuetan irakaskuntzako edo ikerketako atazetan laguntzeko edo ordezkatzeko helburua bazuen ere, ondoren ikertzaileak jabetu dira, batetik, zenbait kasutan ez duela zentzu askorik gauza bera egitea testuinguru digitalean testuinguru digitalak bestelako atazak eta konpetentziak lantzeko modua dagoelako eta, beraz, dena digitalki egin beharrean testuinguru digitalak balio erantsia ekar dezakeenean egitea batez ere. Bestetik, ikertzaileak konturatu dira testuinguru digitalean teknologia erabiltzen den moduak ere badituela arazoak objektibotasunarekin sortu diren gai, metodo eta rol berriak aztertzean. Kapitulu honetan horri buruz arituko gara eta hasierako testuingurua (1. atalean) azaldu ondoren, Humanitate Digitalak zer diren azaltzen dugu (2. atalean). Ondoren, Humanitate Digitaleko proiektuak ebaluatzeko irizpideak aurkezten ditugu (3. atalean). Hori eta gero, Humanitate Digitalak garatzeko eta sustatzeko sortu diren ikerketa-azpiegituren rolak zein diren azaltzen dugu (4. atalean). Horren ostean, ikerketa egiteko metodologia eta tresna berri batzuk aurkezten ditugu (5. atalean). Bukatzeko, Humanitate Digitaletan egin diren proiektu esanguratsu batzuk azaltzen ditugu (6. atalean).
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Jennifer Isasi, Mikel Iruskieta
Urtea: 
2019
Artikuluaren erreferentzia: 
In "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" Eds: Iruskieta, M. Maritxalar, M. Arroyo, A. Camacho, A. 307-332. UEU eta UPV/EHU. Bilbo.
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
978-84-8438-693-3

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):