Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak

Ingurune digitalean bizi arren, bi arazo ezberdin izan ditzakegu: bat, teknologiaren eraldaketa azkarra edota egokitu gabekoa izatea eta, bi, euskara eta antzeko baliabide mugatuetako hiz- kuntzetan behar diren teknologiak ez sortzea edota erabilgarri ez egotea. Artikulu honetan, euskara ikasteko, irakasteko eta ikertzeko prozesuetan teknologiak testuinguru mul- timodal eta aberats honetan zer-nolako ekarpenak egin ditzakeen aztertu nahi dugu. Horretarako, tek- nologia-motak kontuan hartuta, ikasleek nahiz irakasleek dituzten erronkak eta aukerak deskribatzen saiatuko gara, horiei erantzuteko hainbat aplikazioren azalpen eta adibide emanez. Horrez gain, erronka horietan ditugun gabeziei erantzuteko, norberak, komunitateak eta hizkuntzaren garapenerako azpiegi- turek helduen euskararen irakaskuntzan izan dezakeen garrantzia nabarmenduko dugu.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Abel Camacho, Mikel Iruskieta
Urtea: 
2021
Artikuluaren erreferentzia: 
Tantak 32-2: 9-31
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
0214-9753

Argitalpen mota:

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):