Ikasleen Errore Corpusa
Erroreekin aberasturiko corpusa CORPERRORE, euskararen konplexutasuna aztertzeko ETEL ingurunea eta adimen artifizialean oinarrituriko euskarazko testu iragarlea IGARRITZ aurkeztuko ditu. UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak sustatu ditu aipaturiko proiektuak CLARIAH-EUS azpiegituraren testuinguruan. CLARIAH-EUS Giza eta Gizarte Zientzietan euskara eta euskaraz ikertzeko aukera Europako ikerketa-azpiegituretan bultzatzeko egitasmoa da. Europa mailan, CLARIN eta DARIAH azpiegiturek ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza eskaintzen dituzte eta CLARIAH-EUSek euskararentzako zerbitzuak eskaintzen ari da, euskarazko ikerkuntzan erreferente diren ikertaldeek eta zentroek laguntzarekin. Horren erakusgarri dira aurkeztuko diren 3 web zerbitzuak:
i) CORPERRORE: euskarazko lehen errore corpus publikoa, 480 testutan (B1 mailatik C2 mailara) 14.000 errore eta zuzenketa proposamen web bilatzailea.
ii) ETEL: ikerketa-taldeek corpusak kudeatzeko eta euskarazko testuetan hizkuntza-konplexutasun neurriak erraz lortzeko lehen sistema.
iii) IGARRITZ: adimen artifizialean oinarrituriko euskarazko lehen testu iragarlea, garun paralisia duten ikasleentzat egokitua.
Nork:
Mikel Iruskieta
Aurkezlea:
Mikel Iruskieta
Testuingurua:
Euskararen eguna (EHU)
Hitzaldiaren data:
2024
Informala: