Itzulpen-memorien erabilera itzulpen automatikoaren aurreprozesu gisa.
Kurtsoa:
Saila:
Deskribapena:
Estatistikan edota erregeletan oinarritutako itzulpen-sistema automatikoek zailtasunak izaten dituzte nahiko ohikoak diren hainbat egitura linguistiko itzultzeko. Sistemen gabezia horiek, neurri batean, askotan errepikatzen diren patroi batzuk identifikatuz eta adibideetan oinarritutako metodoak erabiliz konpon daitezke.
Lan horretarako egokiak diren patroiak itzulpen-memorietatik edo hiztegietako adibideetatik lortu daitezke. Itzuli nahi dugun esaldia lehenago pertsona batek itzuli badu eta itzulpen-memoria batean jasoa izan bada, hark eman zion itzulpen bera eman beharko lioke itzultzaile automatikoak.
Itzulpen-memorian dauden esaldiekin esaldi posible gehiagotara itzuli ahal izatearren, berdintzat hartuko ditugu bi esaldi beren arteko alde bakarra baldin bada posizio batean entitate desberdin bat agertzea. Entitate gisa tratatuko ditugu pertsona-izenak, tokiak edo erakundeak.
Era berean, itzulpen memoriako esaldi zatiak ere berrerabiltzen saiatuko gara.

Irakaslea:
Kepa Sarasola
Ikaslea:
Mikel Artetxe
Esleitua:
Yes
Titulazioa:
Estrategikoa:
No
Kodea:
131407