Euskaltzaindiaren arauak: informazio-sistema integratua

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Idazten ari garenean, maiz gertatzen zaigu Euskaltzaindiaren arauak kontsultatu beharra, dela ez dakigulako xuxen zein den hitz baten forma estandarra, dela joskera-arazo baten aurrean zalantzan gaudelako, herri baten izena nola idazten den ez dakigulako edo beste hainbat eta hainbat arrazoirengatik.

Proiektu honen helburua Euskaltzaindiaren araugintza informazio-sistema integratu batean biltzea litzateke, idazleari laguntza eskainiko liokeen sistema batean, alegia.

Erronkak, batik bat, bi dira: batetik, informazio heterogeneo hori guztia nola errepresentatu eta gorde, kontsultak eta informazioa bilatzea errazte aldera (metainformazioa, hitz gakoak, XML, datu-base dokumentalak...); bestetik, tankera honetako laguntza-aplikazio bat nola gauzatu aztertzea (web-aplikazioa, testu-prozesadoreetan integratutako zerbait...).

Problema bere osotasunean ikertu, erabili beharreko baliabide egokiak zein diren aztertu eta aplikazioaren analisi-diseinuak egitea litzateke, jakina, lehen pausoa. Hori egindakoan, prototipo bat egiteko bideragarritasuna aztertu eta garapenari ekingo litzaioke.
Irakaslea: 
Xabier Arregi
Ikaslea: 
Ainara Otamendi
Esleitua: 
Bai
Bigarren irakaslea: 
Xabier Artola
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
80915