JPM ingurunerako interfaze grafikoa

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Aplikazio banatuen kudeaketarako plataforma generiko bat (Java Process Manager) hartuko da oinarritzat proiektu honetan. Testuinguru horretan, aplikazioen baitako prozesu autonomoak kudeatzeko interfaze grafikoa egitea da proiektu honen xedea. Ingurune grafikoak aukera emango du prozesuen izaera eta ezaugarriak definitzeko eta bisualizatzeko. Gainera, prozesuen arteko erlazioak eta kontrol-egiturak ere maneiatu ahal izango dira interfaze grafikoaren bidez.

Azken batean, interfaze grafiko bat egin beharko da, XML konfigurazio-fitxategi bat bistaratu eta eraldatzeko aukerak emango dituena.

Proiektu honetan garatutakoak software librearen paradigma beteko du, eta beste proiektu handiago baten baitan kokatuko litzateke.

Hitz gakoak: interfaze grafikoa, prozesuen kudeaketa, aplikazio banatuen maneiua, XML teknologia.
Irakaslea: 
Aitor Soroa
Esleitua: 
No
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0