Fitxategi baten bertsio desberdinak konparatuz, erroreak eta hauei dagozkien zuzenketak identifikatzeko aplikazioa

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
IXA taldean euskaraz egiten diren erroreak bildu nahi ditugu. Horretarako, testu-bilketa handia egiten dugu. Jasotzen ditugun testuen artean, askotan, fitxategi baten bertsio desberdinak jasotzen dira; hala nola, karrera bukaerako proiektuen bertsio desberdinak, tesienak, liburuenak... Dokumentu hauen lehen bertsioek erroreak izan ohi dituzte, eta hurrengo bertsioek berriz errore horien zuzenketak. Gertatzen dena, ordea, zera da: ez dela hain erraza, dokumentuko lehen bertsioaren testu erroreduna, hurrengo bertsioaren testu zuzenduarekin parekatzea. Proiektu honetan, beraz, parekatze horiek errazteko tresna bat sortuko da. Tresna horrek, dokumentu baten bi bertsio desberdin emanda, errore-zuzenketa pareak lortu eta modu egokian erakutsi beharko ditu. Horretarako, beharrezkoa izango da edizio-tresna txukun bat eraikitzea.
Irakaslea: 
Bertol Arrieta
Ikaslea: 
Mikel Elizegi
Esleitua: 
Yes
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0