Mendekotasun zuhaitzak marrazteko tresna
Kurtsoa:
Saila:
Deskribapena:
Ixa taldean, testuen analisi sintaktikoa egiten ari gara. Sarrerako testu bat jaso eta bere analisi morfologikoa egiten dugu, ondoren testua sintagmetan banatzen dugu eta azkenean, dependentzia zuhaitz bat edo gehiago lortzen dugu esaldiko. Urrats hauetan guztietan lortutako informazioa, XML izeneko markaketa lengoaia erabiliaz gordetzen da. Aipatutako dependentzia zuhaitzak ere XML formatuan daude. Proiektu honen helburua, zuhaitzen adierazpen grafikoa lortzea da. Hau da, proiektua bukatu ondoren, zuhaitza edo zuhaitzak interneten bidez ikusi ahal izango dira modu grafikoan (ideia bat egiteko ikus http://www.connexor.com/demo/syntax/ helbidea). Proiektua aurrera eraman ahal izateko erabil daitekeen softwarearen analisi bat egin beharko da lehenago, eta ESALT, Perl-graphviz eta XSLT moduko tresnak/softwarea aztertu.
Irakaslea:
Maite Oronoz
Ikaslea:
Jaione Medrano
Esleitua:
Yes
Estrategikoa:
No
Kodea:
0