IXA pipes tresnak (http://ixa2.si.ehu.es/ixa-pipes/) Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako tresna multzoa da, hainbat hizkuntzatan prozesaketa linguistiko oinarrizkoa burutzen duena. Proiektu honetan, IXA pipes tresnak OpenMinted plataforman integratuko dira (http://openminted.eu). OpenMinted plataforma irekia da, hainbat hizkuntzaren prozesaketarako atari bateratua eskaintzeko sortua dena. Horretarako, tresnak plataforma amankomunean integratzen dira.
LIHLITH proiektuak etengabeko ikaskuntza (ingelesez lifelong learning moduan ezaguna) txertatuko du gizakien eta makinen interakzioan, orain arte dauden elkarrizketa-sistemen kalitatea hobetzeko eta hauek domeinu berrietara hedatzeak duen kostua murrizteko helburuarekin.