Disgrafia hobetzeko esku-hartzea idazkailu digitala erabiliz

Lehen Hezkuntzan ordenagailuan idazten ikasten hasten badira ere, oraindik orain ariketa eta ebaluazio-ataza askotan garrantzitsua da eskuz idaztea. Disgrafia ez da asko nabarmentzen Lehen Hezkuntzako lehen urteetan, baina eskuz idatzitako zereginen konplexutasuna handitzen den heinean, idazkerako arazoak nabarmendu egiten dira. Artikulu honetan ikasle baten garapeneko disgrafia identifikatzeko prozedura, probak eta esku-hartze pertsonalizatua deskribatu nahi da. Horretarako, idazkailu digitalarekin eta Handspy sistemarekin ebaluatu da idazkolpe-segidak ( burstetan) eta pausak kontuan hartuz. 9 urteko haurrari esku-hartzea egitea proposatu zaio letren ulergarritasuna lortzeko eta abiadura edo automatikotasuna lortzeko. Esku-hartzearen ariketa egokienak proposatzeko hizkuntza-corpusa erabili da. Emaitzei dagokienez, 8 hilabete iraun duen esku-hartzearen ondoren lortu diren aurrerapen eta emaitzak aurkezten dira.
Egileak (ixakideak): 
Egileak: 
Irune Ibarra, Mikel Iruskieta
Urtea: 
2022
Artikuluaren erreferentzia: 
UZTARO 121, 155-178
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak): 
9788499944906

Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):