Erreus

Deskribapen laburra: 
Euskarazko erroreen datu-basea
Esteka (orokorra): 
Esteka (online): 
Harremanetarako: 
itziar.aldabe[at/abildua]ehu.es
Deskribapena: 
Sintaxi konputazionalerako bidean, eta euskara ikasteko sistema adimendun bat aberasteko asmoarekin, zuzentzaile sintaktiko bat helburu dugu IXA taldean. Horretarako, norabide askotan ari gara lanean, baina, beste gauza batzuen artean, euskaraz egiten diren erroreak bildu nahi ditugu. Helburu horrekin eraiki dugu, hain
zuzen, Erreus web aplikazioa: erroreak eta eurei dagokien informazio linguistikoa eta teknikoa biltzeko eta sailkatzeko helburuarekin.
Web aplikazio honen oinarri gisa datu-base bat diseinatu dugu, internet bidez atzitu ahal izango dena, interfaze grafiko erabilerraz baten bidez. Honela, edonork, edozein testutan topatutako errore linguistikoak gorde ahal izango ditu bertan,
hizkuntzalari konputazional batek datuok gainbegiratu beharko dituen arren.
Teknologia: 
Zope, Mysql
Argitalpenak (barne txostenak):