Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak (UEUko Udako Ikastaroen barruan)

Data: 
2013/07/04
Tokia: 
Eibar - Markeskoa Jauregia
Partaide kopurua: 
Hizlari kopurua: 17. Entzule kopurua: 50
Informazioa: 
Eremu zabala hartzen du, inondik ere, hizkuntzalaritzak. Izan ere, hizkuntza ikergai dugunok askotarikoak gara formazioz eta askotarikoak ditugu lan- eta ikerketa-eremuak ere. Hizkuntzalaritzak eta hizkuntzalaritzako adar aplikatuek (soziolinguistikak, neurolinguistikak, hizkuntzalaritza konputazionalak…) ez ezik beste hainbat jakintza-arlok ere hizkuntza dute aztergai, hala nola, itzulpengintzak, glotodidaktikak, filosofiak… Bada, topaketetan horiek guztiak biltzea litzateke gure helburua, eta ikerlarion arteko truke honen ondorioz, diziplinarteko elkarlanari ere ateak zabaltzea.
Arduradunak: 
Itziar Aduriz
Ruben Urizar