Makinak gizakiak bezain ondo: hitzen arteko antzekotasuna software librean

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Antzekotasuna eta analogian oinarritutako arrazonamendua giza-adimenaren osagai garrantzitsuenetakoak dira. Adibidez, pertsonek erraz esaten dute irakasle - ikasle hitzak hertsiki erlazionatuta daudela, baina aldiz irakasle - olatu hitzak ez daudela erlazionatuta. IXA taldean garatu den UKB software libreak egun dauden emaitza hoberenak eman izan ditu (ikus http://ixa2.si.ehu.es/ukb). Proiektu honetan software hori zabalduko da dokumentuen arteko antzekotasuna lantzeko, hau da, edozein bi testu erlazionatuta dauden ala ez erabakitzeko.

IXA taldea (http://ixa.si.ehu.es) eta KYOTO proiektu europarraren barruan kokatzen da (http://www.kyoto-project.eu/).
Irakaslea: 
Eneko Agirre
Ikaslea: 
-
Esleitua: 
Ez
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
91006