17. Xuxen Web

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Xuxen zuzentzaile ortografikoa web bidez erabiltzeko interfaze bat sortu nahi da, adibidez, web bidezko posta zerbitzuetan integratzeko. Erabiltzaileak html testu-kutxa batean idazten du. Botoi bati klik eginez, beste leiho bat azalduko da zuzenketa proposamenekin. Testu-kutxan gaizki dagoen hitza aukeratuta agertuko da, eta leiho berrian, hitz horrentzat dauden proposamenak emango dira. Botoiak egongo dira hitz hori aldatzeko aukeratutako proposamenarekin, hitz horren agerpen guztiak aldatzeko proposamenarekin eta azkenik, dagoen bezala uzteko botoia ere egongo da. Proposamen egokirik ez badago, erabiltzaileak berea sartu ahal izango du eta nahi izanez gero, sistemari esan hitz hori hiztegi pertsonalizatu batean sartzeko.
Irakaslea: 
Xabier Arregi
Ikaslea: 
Nahikari Otermin
Esleitua: 
Bai
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
0