Liburu atala

Testu-corpusen informazio morfosintaktikoaren etiketatze automatikoa hizkuntz ezagutzan oinarriutz: zenbait arazo, hainbat erronka

Maila morfosintaktikoan etiketatutako euskarazko corpusen desanbiguatze-lanetan urtetan aritu ondoren, bide horretan topatutako hainbat zailtasunen berri emango dugu artikulu honetan eta, horrekin batera, hainbat irizpide birplanteatzeko beharra ere azalduko dugu. Testuingurua hizkuntzalaritza konputazionala izanik, guk erabilitako metodologia erregeletan oinarritutako gramatikena da, hau da, informazio linguistikoa baliatuz aurrera eramaten dena.

Humanitate Digitalak eta haien ikerketaren nondik norakoak

Humanitateen eraberritzea gertatu omen da eHumanitateetan edota Humanitate Digitaletan. Hasierako garaietako asmoak eta promesak, batetik, eta objektibotasuna, bestetik, ekarri dutena ikusi ondoren, galdera ezberdinak sortu dira Humanitate Digitaletan.

Idatzizko eta ahozko hizkuntza-irakakuntza online

Helduek eta gazteek testuinguru digitalean hizkuntzak nola ikasten duten azaldu eta gero, kapitulu honetan, hizkuntzen irakaskuntzan konpetentzia digitalek eta baliabide multimodalek duten garrantzia azpimarratuko dugu eta ingurune digitalak ekar ditzakeen zenbait abantaila nabarmenduko ditugu idatzizko eta ahozko komunikazioan. Lehendabizi, hizkuntzak irakasteko on-line inguruneak aipatuko ditugu (1. azpiatalean). Ondoren, on-line ikastunitateen diseinua eta pedagogiak deskribatuko ditugu (2. azpiatalean).

Zer i(ra)kas dezakegu geure corpusekin "jolastuz"?

Hizkuntzak ikasteko askotariko metodologiak erabili izan dira: metodo zuzena, itzulpen metodoa, metodo audiolinguala, metodo komunikatiboa, hurbilpen lexikoa, ariketetan oinarritutako metodoa, ikasleen erroreetan oinarritutakoa edota metodo eklektikoak. Azken urteotan, berriz, corpusekin «jolasteak» hizkuntzak modu esanguratsuan i(ra)kasteko aukerak eskaintzen dizkigunaren ustean gaude.

Orriak

RSS - Liburu atala-rako harpidetza egin