Itzulpengintza Automatikoa

LINGUATEC Desarrollo de la cooperación transfronteriza y la transferencia de conocimiento en tecnologías de la lengua

LINGUATEC proiektuaren helburu nagusia, aragoiera, euskara eta okzitaniera hizkuntzen arteko lankidetza da, alegia, hizkuntz horietarako baliabide linguistiko, tresna eta soluzio berriak garatu eta probatzea. Besteak beste hauek izango bide dira proiektuaren emaitzak: (1) Aragoieraren digitalizazioaren bide-orria, (2) Okzitanierarako lexikoi elebakar eta elebidunak, baita analizatzaile morfosintakiko eta sintaktikoa ere, (3) Ipar Euskal Herriko euskararako ahots-ezagutza sistema bat, eta (4) hainbat tresna linguistiko eta soluzio berritzaile aragoiera, euskara eta okzitanierarako.

TADEEP: Traducción automática en profundidad

Kalitatezko Itzulpen Automatikoa (IA) jarraitzen zuen erronka izaten 2015ean. Enpresa erabiltzaileek eta erabiltzaile partikularrek ezagun zituzten IAren abantailak eta bazekiten zeintzuk ziren erabileraren mugak. Enpresek produktibitatea handitu nahi zuten, IAko erremintak eta postedizio-inguruneak konbinatuz. Partikularrek intentsiboki zerabiltzen IAa nahiz eta hark eskaintzen zuen kalitatea beti ez izan lortu nahi zutena. IXA taldeak TACARDI eta QTLeap proiektuetako emaitzetan oinarrituta artearen egoera hobetuko zuten tekniketan ikertzea proposatzen zuen bi alderditan:

Orriak

RSS - Itzulpengintza Automatikoa-rako harpidetza egin